Nihon jaia

Zergatik egin Japoniar Jai Kulturalaren bigarren edizio bat?

Aurtengo jardunaldia pasadan urtean Bilboko La Casilla-ko Kirol Pabilioian ozpatutako Japoniar Jai Kulturalaren lehenengo edizioari jarraipena emateko asmoz aurkezten da. Pasadan urteko jende etorreraren arrakasta (4000 pertsona baino gehiago) eta bere proiekzio mediatikoa ikusita maila estatal eta europearran erreferentzi argia bilakatzekoaukera eskaintzen duen kokagunea bilatu behar izan da.

Hasieratik jai honen oinarrizko helburu bat Euskal Herriaren eta Japoniaren arteko erlazio historikoak ezagutaraztea izan da. 1549an San francisco Javier Japoniar itsasaldera iritsi zenetik, Pazifikoan kokaturiko (Filipinetako eta Japoniako lurraldeak barne) euskal enpresa ikertzailera; Japoniako misiolari enpresan parte hartzen zuten zenbait euskaldun (S. Candau, P. Arrupe, P. Mugabure) mentatzetik, gaur egungo japoniar biztanleen euskal kulturarenganako interesa (batez ere sukalde, hizkuntza, folklore eta etnografiari dagokionez) nabarmentzera, Euskal Herri eta Japoniaren arteko erlazioa azpimarratu behar da, nahiz eta goitibeherak izan, biak aintzinako eta aberastasun handiko kulturak baitira. Horregatik, Jai honek errealitate ezezagun hau erakusteaz gain bi herrien arteko lotura interkulturalak bultzatzen ditu.

Horretaz gain aurtengo Jai Kulturala Tokioko Euskal Etxearen aktibitate berritzailearen eszenatoki bilakatuko da. Tokioko Euskal Etxea, Shangai-en aurkitzen den Euskal Etxearekin bat, Ekialde-Urruneko bakarra da eta Eusko Jaurlaritzak berriki aintzat hartu egin du.

Baina hori ez da guztia. Ezin dugu ahaztu Nihon Jaia eguneroko euskaldunaren bizitzan Japoniar kulturarenganako berriki ematen ari den interesarekin zuzenean erlazionaturik dagoela. Adibideak anitzak dira:

  • Kurosawa Urtea(Bilbo, 2010ko azaroa)
  • Superflat New Pop Culture (Donosti, 2010ko apirila-ekaina)
  • Popular Gastronomika / XI Congreso Internacional de Gastronomía-n Japoniaren presentzia (Donostia, 2009ko azaroa)
  • Slow Food: Japón-Bilbao Connection (bizkaitar sukaldarien topaketa Kioto-n, 2009ko apirila)
  • Takashi Murakami-ren erretrospektiba Bilboko Guggenheim Museoan (2009ko otsaila-maiatza)
  • Japoniar Jai Kulturala (Bilbo, 2009ko apirila)
  • Getxoko Komiki eta manga azoka
  • Gabón, Japón / Japoniar Jaia (Tabakalera-Donosti, 2009ko otsaila)
  • Amorebieta-Etxanoko “Mangamore” manganime jardunaldiak

Jai honen bigarren edizioak Euskal Herrian ematen diren ekitalde mota hauen hutsunea bete nahi du eta Japoniarekiko erlazio kulturalak indartu nahi ditu. Bi egunetan zehar erakustaldiak, ikuskizunak, degustazioak, erakusketak... eta hainbat sorpresa gehiago ikusi ahal izango dira.

Carlos Sierra, Koordinatzaile Nagusia