Nihon jaia

Aikido Erakustaldia eta Tailerra

Aikidō (合 気 道, 合气道, aikidō "energia eta armoniaren bidea") Japoniako arte martziala moderno bat da. Morihei Ueshiba-k (1883-1969) garatuta izan zen, gutxi gorabehera, 1930 eta 1960 urteen arteko hamarkadan. Aikidō-ren ezaugarri nagusiena gatazka egoeretan hazkunde pertsonala eta harmonizazio / neutralizazioa bilatzea da (aurkari suntsitu edo garaitzearen ordez). Morihei Ueshiba maisu handiak Aikidō garatu zuen arte martzialen zenbait eskola desberdinetan ikasi ondoren, besteak beste: Hōzōin-ryū Sojutsu (Lantza), Tenjin Shin’ Yo Ryu jujutsu, Gozo-Ha Yagyu Shingan Ryu kenjutsu (sablea), Judō eta Daitō ryū aiki-jutsu.

Jarduerak Jaialdian:

Haurrentzako tailerra eta erakustaldia

Helduentzako tailerra eta erakustaldia

Aikido Tanabe Kluba

Aikidō Tanabe Kluba 2001 urtean sortu zen Bizkaian Aikidō hedatzeko helburuarekin. Gaur egun, Klubean aldiro entrenatzen duten 170 aikidoka baino gehiago daude. Klubaren izena hartu zen Aikidō-ren sortzailearen jaiotetxearen omenez, Wakayama antzinako prefektura. Klubak Bizkaiko gazteei arte martzial ezezagun honen edertasuna helarazi nahi die, hala nola errespetua, justizia eta aurkakotasuna sentimenduaren ezabapena.

Aikidō-ri buruz informazio gehiago:

aikido01
  • Jatorria: Magyar Balázs
aikido02