Nihon jaia

Blythe panpin japoniarrekin erlazionaturiko artearen erakusketa

Blythe panpinak Amerikan 1970 hamarkadan jaio ziren 30 zentimetroko panpinak dira, baina ez zuten arrakasta lortu. Hogeita hamar urte eta gero Blythe panpinak ezustean ospea berreskuratu zuen japoniar Junko Wong-ri esker (CWC arduraduna). Gaur egun, panpina hauek bildumazaletasunaren objektuak dira.

Erakusketan parte hartzen du Ruth Miguel artistak (Arte Ederretako lizentziaduna). Ruth Miguel-ek, Candy Box markarekin, pintura eta Lolita moda diseinua Blythe-ekin bat egiten du. Kaleidoskopio baten bidez bere munduko ikuspegia eskaintzen du, dena argi distirekin, pertsonaiekin eta koloreekin betez.

Jaialdian artista Kita No Bara stand-ean egongo da.

kitanobaralogotipo

Kita no Bara elkartea urte honetako otsailean jaio zen, eta Euskal Loliten Kita no Bara Gazte Elkartea deitzen da. Donostian dauka bere egoitza eta Bizkaiko eta Gipuzkoako neskek osatzen dute.

Elkarte honek hainbat ekitaldian eta komunikabideen saioetan parte hartu ditu, besteak beste:

  • IX Mangamore Ihaldunaldiak (Amore), 2009: Erakusketa katalogoa
  • X Mangamore Ihaldunaldiak (Amore), 2010: Erakusketa katalogoa
  • Eitb Irratia elkarrizketa (2009)
  • Durangoko Telebista elkarrizketa (2010)
  • "Bi Errepidean" ETB1 saioa (2010)
  • “Euskadi Directo” saioa (2010)

blythe_02