Nihon jaia

Cosplay Lehiaketa

Cosplay (japonieraz コスプレ, kosupure, ingelesezko Costume play esapidetik) japoniar jatorria duen mozorro jolas bat da. Fikziozko (manga, anime, filma, liburu, bideojok) zein pertsonaia erreal batean (musika taldeak, musikariak) mozorrotzean datza. Ohitura hau jarraitzen duen pertsona cosplayer bezala ezagutzen da.

Fenomeno hau 70eko hamarkadan sortu zen Japonian egiten diren Komiki Azoka (Dojinshi-en salmentak) izeneko gertaerak direla kausa. Japonian osoan zehar zabaldu egin zerbait oso normala bihurtu arte edozein hitzarmenean. Denborarekin, zaletasun hori munduko edozein lekutan dago eta edozein hitzarmenean Cosplayer-rek ikus daitezke. Horretaz gain, badaude ideia hau saritzen duten lehiaketa ugariak, horietako batzuk nazioarteko mailan.

Cosplay Lehiaketen ezaugarririk garrantzitsuena da jantziak zaleek beraiek egiten dituztela. Oinarrizko materialarekin janzkia josten dute, beraien trebetasuna eta dedikazioa erakutsiz. Beste ezaugarri nabarmena da cosplayer-rek emanaldiak eta bakarrizketak egin ohi dute beraien pertsonaiak imitatzeko, mozorroa bakarrik haratago doan ikuskizun bat sortuz.

Lehiaketa honetan, Tarasu Elkarteak sarituko ditu cosplayer onenak, bai janzkiagatik, ekitaldiagatik edo interpretazioagatik.

Karaoke eta Cosplay Lehiaketaren Oinarri Orokorrak:

acrobat_logo

cosplay_01 cosplay_02