Nihon jaia

Iaidō Erakuspena

Iaido-a (居 合 道) katana-ren lekan sartzearekin eta ateratzekin zerikusia daukan japoniar arte martziala da. Samuraiek praktikatzen zuten, bereziki Edo garaian. Teknika hauek, katana lekatik ateratzen zenean defendatzeko edo erasotzeko sortu ziren. Beraz, borroka katana oraindik lekan gordeta hasten zen, eta abiadura egokiaz katana lekatik aterataz eraso bat egiteko aurkariari erreakzionatzeko denborarik eman gabe.

Jarduera Jaialdian:

Iaido Erakuspena.

NAKAYAMA maisuak zuzenduta. Egutegi arazoak direla eta Hanshi 8th Dan Iaido-n, AOKI Eiji maisua ezingo da etorri erakuspenera.

Kendo Euskadi Kluba

Euskadi Kendo Kluba 1985 urtean sortu zen, eta 1992 urtean gaur egun esagutzen den kluba bilakatzen da. Bere helburu nagusia da Euskadin Kendo, Iaido eta Japoniar kultura zabaltzea Euskadi. Kendo Euskadi Klubak nazional eta nazioarteko txapelketak antolatzean esperientzia handia dauka, lehenengo Espainiako Kendo Txapelketa Kendo Euskadik 1987an antolatu zuen. Gainera, Europako Kendo Txapelketaren antolaketan parte hartu zuen 1992an. Horretaz gain, Kendo Euskadi Klub-eko kideak nazioarteko eta Munduko txapelketetan ere egon dira.

Iaidō-ari buruzko informazio gehiago:

iaido