Nihon jaia

Ikebana Erakusketa eta Tailerra

Ikebana (生け花 edo いけ ば な "apainduriko lore") lore apainketaren japoniar artea da. Kado izenarekin ere ezaguna da (edo 花道 华 道, "lore-bidea"). Ikebana sormenezko espresioak bultzatzeko lore apainketaren artea bat da. Baina hori ez da bakarrik, kolorez gain, formari eta marrari jaramon ere egiten den artea da. Aldi berean, ikebana sosegua, pazientzia eta orekatasuna bezalako gisa-kualitateak eta izadiren gauzei buruzko kontzientzia handitzen duen diziplina espirituala da.

Jarduerak Jaialdian:

Ikebanaren Erakusketa Jaialdiaren bi egunetan zehar.

Ikebanaren tailerrak Jaialdiren bi egunetan zehar.

Espacio Zen Contemporáneo

Espacio Zen Contemporáneo, 1998an jaio zen eta ekialde urruneko kulturarekin lotuta dauden manifestazio artistikoak eta espiritualak biltzen ditu. Zentro honetan ikebana, Tai-chi, Feng-Shui ikastaroak eta te zeremoniak ematen dira. Zentroak, urte hauetan, baterako erakusketa askotan (Espacio Zen Contemporáneo zentro berean, hau da, Getxon), Bilbon antolatutako baterako erakusketa garrantzitsuetan eta bi urtez behin antolatzen diren Madril Nazioarteko ikebana izeneko erakusketan parte hartu ditu. Beste aldetik, bere zentroko arduradunak Europan Nazioarteko Ikebana Kongresuan eta Tokion IX. Nazioarteko Ikebanari buruzko Hitzarmenean egon dira.

Ikebanari buruzko informazio gehiago:

ikebana