Nihon jaia
Judo Erakustaldia
Judo (japonieraz: 柔道|柔道 jūdō, euskaraz "bide samurra" edo "malgutasunaren bidea"),arte martzial japoniar modernoa (gendai budō) edo borroka-kirola da. Kirol honen helburua aurkaria botatzea edo geldiaraztea da. Japonian, XIX mendearen amaieran, Jigorō Kanō maisuak sortu zuen arte martzial hau. Judok auto-defentsa teknika samuraietatik garatu zuen, min hartzeko beldurrik gabe praktikatu ahalko zen kirol bat bilaka zedin.Aurkariaren indarra erabili eta aprobetxatzean datza arte honek.
Jarduerak Jaialdian:
Haurrentzako Hastapeneko tailerra eta erakusketa.
Helduentzako Hastapeneko tailerra eta erakusketa.
Blas Fernandok eskainita Judō erakustaldia.
Víctor Manuel Gaspar
- Judo Maisua 9 º Dan (Espainian emandako Dan altuena)
- Espainiako txapelduna 1963 eta 1964an
- Kategoria guztietan Espainiako txapelduna 1962ean
- Nazioarteko Epailea
1959 urtean Bilbon finkatu zen ireki zen Klubean irakaslea kargua betetzeko (beranduago, Gaspar Judo Kluba bilakatuko litzateke). Bilbon benetako aitzindaria da. Bere klub-etik jūdōka handiak atera dira eta milaka bere tatami-etan pasatu izan dira. Azkenaldian, Gaspar maisuak klub-eko zuzendaritza utzi egin du Unai Andonegui-ri (2º Dan eta 20 urte baino gehiago Gasparren ikaslea) kargua emanez.
Judō-ri buruzko informazio gehiago:

