Nihon jaia

Kamishibai Emanaldia

Kamishibai (纸 芝 居) hitzak "paper drama" esan nahi du. XII. mendean Japoniako tenplu budistetan jaio zen Ipuin-kontalari baten forma da. Garai hartan monjeek emaki, (irudia eta testua zeuzkan pergaminoak) erabiltzen zuten eta istorioak ikasgai moralekin bateratzen zituzten, batez ere, analfabetugabeei zuzenduta.

Jarduera Jaialdian:

Kamishibai emanaldiak Jaialdiaren bi egunetan zehar.

Agurtzane Macías, Gaito Kamishibaya

2005eko urrian Gaitzerdi antzerki talde laguntzarekin Bilbao Eszenan ikasten hasi zen, hiru ikastaroekin edo hiru urteko mailekin. 2008 hasieran, erabat eraldatu bere antzerki planteamendua Kamishibai teknika ezagutzean. Harrezkero narrazio formatu honekin lan egiten ari da, Japoniatik material inportatu erabiliz eta Euskal Herian ekitaldi ugaritan parte hartuz, besteak beste: ohiko emanaldi asko ikastetxetan eta Otxarkoaga hiritar zentruan (2008-2009), Iazko Japoniako Jaialdian (La Casilla, 2009ko apirilean), Ibilaldian (2009), Getxoko Komiki eta Manga Aretoan (2009), Barakaldon eta abar. Horretaz gain, ikusi ahal izan dugu bere lana Tokyo Telebistak egindako dokumentalan Japan all Stars izeneko saio ospetsurako. Gaur egun, Kamishibai estiloaren bidezko ipuinak eta ilustrazioak garatzeko prozesuan dago.

Kamishibai buruzko informazio gehiago:

agurtzane_macias