Nihon jaia

Karate Erakustaldia

Karatea edo Karate-do (空手道 karatedō, esku hutsaren bidea euskaraz) jatorri japoniarra duen borroka-artea da. 1933an sortu zen ofizialki, Okinawan zeuden borroka-sistemetan oinarrituz. Japonian egin zen ezagun Gichin Funakoshi eta Kenwa Mabuniri esker besteak beste. Kirol hau egiten duenari Karateka esaten zaio. Karateak, txinatar arte martzialak ez bezala, eraso zuzenak eta kolpe sendoak erabiltzen ditu. Horrekin gorputzaren mugimendu harmonikoa lortzen du, ki eta egoera emozionalak bideratuz. Gichin Funakoshi-ren lega nagusia zen Karate sente nashi ni, hau da, karatean ez dago lehenengo erasoa. Horrek esan nahi duela karateka batek inoiz ez du guduzale jarrera edukin behar. Aitzitik, karateak gorputz tekniken bidez garapen personal bat lortzeko balio du. Karatea errespetu prozeduretan eta etika arauetan oinarritzen da, Japoniako Bushido espiritua jasoz.

Jarduera Jaialdian:

Karate erakustaldia, Osamu Aoki (7 º Dan JKA behea) maisuaren zuzenpean.

Osamu Aoki

Osamu Aoki maisua Yokohaman (Japonia) jaio zen 1948ko martxoaren 15an. 1970ean Nazioarteko eta Barne Merkataritzan Takushoku Unibertsitatean (Tokyo) graduatu zen eta Karate praktikatzen hasten da Japoniako oso maisu famatu baten agindupean: Sensei Masatoshi Nakayama. Urte hartan Espaniara joan zen, zehazki, Bilbora, bere Karate karrera jarraitzeko. Beti karatearen irakaskuntzarekin eta zabaltzearekin lotuta egon da. Masatoshi Nakayama maisuaren 18 liburuak itzuli ditu eta haurrentzako Karate hiru liburuak editatu ditu.

1993 geroztik "Aoki Bio Energia" bidearen irakaskuntzan lan egin du, 150 baino ikastaro eta hitzaldi gehiago Europan osoan zehar emanez. 2010 urtetik, Frantzian “Aoki Bio Energia” federakuntzako diziplina da eta FFST-ri (Federación Francaise du Sport Travailler) atxikituta dago.

Laguntzaileak

  • Indarbide (Sopelana)
  • Bambu Gimnasioa (Santander)
  • Jinbukan Gimnasioa (Toledo)
  • Samurai Gimnasioa (Albacete)

Karateari buruzko informazio gehiago:

karate_01 karate_02