Nihon jaia
Koto Kontzertua
Koto-a (琴 edo 筝), Nara aro (710-793) garaian Japoniara ekarri zen txinatar jatorrizko Japoniako hari-tresna da, guzheng-aren antzekoa. Soinu kutxa da, Kiri (paulonia) zurezkoa, bi metro luzekoa, bi irekiuneekin atzeko aldean eta hamahiru kateekin. Askotan kotorekin jotzen diren melodiak ere kantatuta dira, bai instrumentari berak edo beste musikariek. Gaur egun, musika-tresna hori maiz erabiltzen da ez bakarrik ohiko errepertorioa jotzeko, baita gaur egungo hainbat genero interpretatzeko. Japoniako harpa izadiak sortzen dituen soinu mehe-mehe eta lasaigarriez gozatzeko prest dagoen entzulegoari zuzenduta kamera musika-tresna da.
Jarduera Jaialdian:
Koto kontzertua.
Yoshie Sakai
Yoshie Sakai Estatu Espanairreko koto irakaslerik famatuena da. Duela hiru hamarkada, Ikuta Miyagi (Tokyo) izeneko eskolan koto-n lizentziatu zen eta han shamisen (lute) eta jiuta (akonpainamendu abestia) ere ikasi zituen. Laurogei hamarkadatik gaur egun arte jaialdi askotan, ikastaro ugaritan, kontzertuetan eta japoniar tradiziozko musika errezitaldietan parte hartu ditu, adibidez: Madrilgo Goi Mailako Errege Musika-Eskola, Madrilgo Ateneoa, Conde Duque Kultur Zentrua, hizkuntza ezkola ofiziala, Madrilgo Unibertsitatea Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Lorategi Botanikoko Jauregia, Caja Madrid Auditorioa, Japoniako Enbaxada, Iruñako Navarreria Kultur Zentrua, Alakanteko Unibertsitatea, Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Zaragozako Auditorioa, Bartzelonako Auditorioa, Basauriko Auditorioa, Alakanteko Pilar de la Horadada auditorioa eta beste hainbat eskola, kultur etxea, eta abar. Gainera, master klaseak eta hitzaldiak eman ditu eskola ezberdinetan, esaterako, IV. Munduko Harpa Mintegian Zaragoza-ko Goi Mailoako Musika Eskolan.
Koto-ari buruzko Informazio gehiago:

