Nihon jaia

Lolita Moda

Lolita Moda, Japoniako beste underground korronteak bezala, Osakan 1970 hamarkada amaieran jaio zen azpi-kultura da. Pixkanaka-pixkanaka Japonian zehar hedatzen da, Harajuku Lolita egoitza bilakatuz. Azkenik, 1990 hamarkadan mundu osoan zehar bere hedapena hasi zen. Azpi-kultura hau, neurri handi batean, victoriar eta rococo estetikan oinarritzen da, Japoniako bizimodua mendebaldeko XIII-XIX mendeko aristokraziarekin elkartuz.

Lolita moda barruan estilo asko ezberdin daitezke: Classic, Gothic, Sweet, Elegant Gothic, Punk, ... beraien arteko desberdin handiak izan arren, sormenezko diseinu grina, arreta pertsonalen interes handia, estiloaren bidez adierazteko nahia eta emakume irudia indartzeko guraria partekatzen dituzte.

Gaur egun, Lolita Japonia kanpotik interes gero eta handiagoa erakarri du, Mendebaldeko diseinatzaileen markak agertuz. Japoniako Merkatuaren irekierak munduko leku desberdinetan dendak ezartzera lagundu du: Estatu Batuak, Paris, Espainia, Portugal ... Ezagunenetako markak dira Baby, Stars Shine Bright eta Angelic Pretty zeren eta beraien dendak Parisen eta Estatu Batuetan ireki baitzituzten.

Japoniako gobernuak Lolita ospetsua, Misako Aoki, japoniar pop kulturaren enbaxadore bezala izendatzean, mundu osoko komunikabideetan Japoniako moda hedatzea lortu du.

Jarduerak:

Joeren Tailerra: Lolita pixka batean senti zaitezke. Tailerrean interesatuta dagoenentzat edukiko dugu soinekoak, alkandorak, gonak, oinetakoak, galtzerdiak, ileordeak, ile osagarriak, poltsak ..., hau da, dena beharra Japoniako Lolita joera guztiak (eta besteak gyaru, decora, visual eta fairy kei bezalakoak) erakusteko. Horretaz gain, parte-hartzaileak ile-apaindegi, makillajea eta argazki batzalditan egon daitezke eta hori ez da bakarrik, ondoren gehiago gustatzen zaien argazkia eraman dezakete.

Japoniako Moda musika eta zinemaren bidez: Japoniak gazteei eskainitako aukera estetiko guztiak aurkezteko helburuarekin, Kamikaze Girls-ek hainbat musika bideoak eta filmak bildu ditu. Horrela bisitariek argi eta garbi ikus dezakete Japoniako moda pop eragina gizarte gazteagoan. Era honetan, entzun ahal izango dira honako artista hauek: Kanon Wakeshima, Versailles, Nana Kitade, MalizeMicer, Sumire, Ayumi Hamasaki, Koda Kumi, Namie Amuro, Mana, Gackt…eta hainbat filmak ikusteko aukera izango da: Kamikaze Girls, Bounce Ko-gals, Moon Child… eta beste film gehiago!

Shopping Assistant/Erosketa laguntzailea: Kamikaze Girls-en stand-eko barruan monitoreek lolita estetikari buruzko informazioa emango diete mundu honetan sartzean interesatuta dauden guztiei. Monitore batek interesatuta dagoen pertsona bakoitzari lolita munduarekin lotuta dauden web orri desberdinak erakutsiko dizkio eta, gainera, erosketaren prozesu guztia, hau da, bidalketa-gastuak, aduana-gastuak eta abar.

Kamikaze Girls Taldea

Kamikaze Girls japoniar kultura eta moda interesatuta dauden talde gazte bat da. Proiektu hau Japonian azken hamarkadatan garatu den pop kultura zabaltzeko helburuarekin jaiotzen da. Zentzu horretan, Kamikaze Girls-ek hainbat ekitalditan parte hartu dute:

  • II Mangamore Ihardunaldiak (Amore), 2008: soinekoen erakusketa eta mugimenduari buruzko hitzaldia
  • I Japoniako Jaialdia (Bilbo), 2009: Stand informatiboa
  • VIII Getxoko Komiki eta Manga Azoka, 2009: Lolita joeren desfilea eta stand informatiboa
  • XII Motsukora Ihardunaldiak (Barakaldo), 2010: Taller "Egun batez Lolita moduan jantz ezazu” tailerra

Kamikaze Girls ere komunikabideetan agertu egin da:

  • "Objetivo Euskadi", ETB2 (2008) erreportaia
  • Deia egunkaria: Elkarrizketa (2009)
  • Antena 3: Elkarrizketa (2010)
  • Deia: Elkarrizketa (2010)
  • "Euskadi Directo”, ETB2 (2010): erreportaia

lolita01 lolita02 lolita03 lolita04 lolita06