Nihon jaia

Manga Tailerra

Manga (jatorriz 漫画) komikia izendatzeko erabiltzen den japonierazko hitza da. Literalki, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du; Japoniatik kanpo, komiki japoniarretaz aritzerakoan bakarrik erabiltzen da. Arte japoniarrarekin duen lotura zehaztuz, XI. Mendetik aurrerako bilakaera luze baten emaitza izan da. Gaur egun, manga edo komiki japoniarra mundu osoko estilo ezagunena da eta herrialde horretako literatur merkatuaren zati oso handia hartzen du. Genero guztietako mangak argitaratzen dira eta publiko guztientzakoak, beste formatu batzuetarako moldaketak ere bultzatuz: marrazki bizidunen serieak edo animea, irudi errealeko filmak eta bideojokoak.

Baina, zer motatako ezaugarriak dauzka manga-k?, Zer kontutan hartu behar dugu manga bat marrazteko?. Tailerra honetan manga-ren oinarriak aurkeztuko dira eta beste estilo desberdinak, Japoniako industriak sortutako manga motak, zein diren manga-ren klixeak eta, nola ez, estilo honen lana famatu batzuen ezaugarri grafikoak azalduko dira.

Alejandro Ricondo artistaren eskutik, klase hau marraztea gustatzen zaienei eta estiloak erakartzen dituenei zuzenduta (baina ez dakite nola hasi) dago.

manga_01