Nihon jaia

Shamisen Kontzertua

Shamisen (三味 线, shamisen edo samisen), Sangen bezala ere ezagutzen da eta harizko musika-tresna da. Hiru kateak dauzka eta Bachi izeneko zizelarekin jo behar da. Shamisen-ek gitarra bat antzekoa da baina bere lepoa meheagoa da. Aldi berean, bere gorputza dō izeneko danborraren antza dauka, azalarekin estalita dago eta horrek hari-soinua handitzen du. Normalean suge azala erabiltzen da, baina iraganean hainbat paper mota erabiltzen zen, eta orain dela gutxi plastiko batzuekin saiatu izan da. Tradizionalki hiru hariak zetaz eginda daude edo, duela gutxi, nylonezkoak. Beheko zatian jotzen baldin bada Sawari bezalako soinu bat sortzen du (Jawari izeneko arrabitarena). Dō goiko atala beti dō kake izeneko azalarekin babestuta dago eta musikariek lepotik beraien eskuak goitik behera irrist utz dezaken zinta txiki bat (Yubi kake) erabiltzen dute. Azkenik, musika tresna honen buruan tenjin izeneko estalkia dago.

Jarduera Jailadian:

Shamisen kontzertua.

Masaya Ōhama

Tokioko Arte Eder Musika Eskolan, Japoniako musika tradizionalean (nagauta shamisen espezialitatean) lizentziaduna da. Kabuki Antzerki emanaldi ugaritan parte egin du. Espainian izan ditu Japoniar hainbat jatetxeetan, baita unibertsitate eta Japoniako kulturari buruzko ekitaldietan ere jo egin du.

Shamisen buruzko informazio gehiago:

shamisen_01 shamisen_02