Nihon jaia

Taiko Kontzertu eta Tailerra

Taiko-a (太 鼓, Taiko, "danbor handia") Bachi izeneko zurezko makilez jotzen den Japoniako 1,3 metroko diametroko danbor da. Bere pisu handiagatik, 295 eta 310 kilo artean dago, Japoniako artistek leku zehatz batean kokatzeko joera daukate,hain zuzen ere, ez mugitzeko. Danborraren bi azalak mintzetan estaltzen dira, nahiz eta bakarrik horietako gainazal batean jo. Taiko Japoniako jai tradizional asko erabiltzen da, eta batzuetan funtsezko ardatza da, adibidez Bon Odori izeneko dantza tradizionalean, Udan Japoniako hiri ezberdinetan ospatuta. Taikok ere perkusio musika modernoarekin zerikusia dauka eta Japonian Kumi-daiko bezala ezagutzen da.

Jarduerak Jaialdian:

Taiko kontzertua.

Taiko tailerra.

Seiwa Taiko

2009 ko Ekainaren 3an, ofizialki Seiwa Taiko Blog-a sortu zen, (西 和 太 鼓), taiko-aren bidez Japoniako kultura hedatzeko asmoarekin. Taldea sei kidek osatzen dute, horietatik lau estatu espainarrean bizi diren japoniarrak dira. Gainerako biak, Monica Vedia eta Isabel Romeo, beraien Japonian izandako egonaldian perkusio tresna honekin kontaktua hartzen dute Ise-tik (Mie-ken) gertu dagoen talde komunitate bati esker, Abu Kaijin Taiko izenekoa. Seiwa Taiko shakuhachi (japoniar banbuzko flauta) Antonio Olias flautajole ospetsuarekin elkarlanean aritzen da.

Taiko-ari buruzko informazio gehiago:

taiko
  • Jatorria: Chris 73